Medikuntza Orokorra, Kirurgia, Traumatologia, Ekografia, Maskotentzako Ile-apaindegia

Fisioterapia Albaitaritzan

Badira urte batzuk fisioterapia albaitaritza arloan erabiltzen hasia dela. Geroz eta gehiago dira diziplina hau beren tratamentuen artean erabiltzen duten klinikak eta berau ematen ari den emaitzak gaeroz eta gaixo gehiagorentzat onuragarri izaten ari dira.

Helburuak

Bere helburuak hainbat dira aurre egin behar dioen gaixotasunaren arabera, baina nagusiki beren funtzionalitatea galdu edo gutxitu duten gorputz atalek berriro ere hauek berreskuraztea da. Dena den, lesioak sahiesteko prebentzio moduan ere erabili daiteke, baita endekapenezko gaixotasunetan mia arintzeko ere. Erabiltzen dituen teknikek miña eta hantura arintzen dituzte eta mugukortasuna hobetzen dute. Orokorrean traumatología eta neurología arloetan erabiltzen da.

Fisioterapia Olazabal
Elektroterapia

Elektroterapiaren azken tekniken laguntzaz oso sakon dauden guneetara iritsi gaitezke, hainture prozesuen murrizketa ahalbidetuz eta ondorioz miña gutxituz eta artikulazioaren mugimendua hobetuz.
Honek miñak eragindako muskulatura kantrakzioen ugaltzea ekiditen lagunduko du eta beraz gorputz-adarraren erabilera bultzatu.
Oso ohikoa izaten da miña dela eta animaliak gaizki duen gorputz adarra erabili nahi ez izatea,. Horrek muslulaturaren atrofia latza dakarki eta ondorioz beste gorputz adarren gainkarga.
Kasu hauetan erabiltzen da elektroestimulazioa, muskulaturaren indarra handitzeko eta gorputz adarraren errabilera bultzatzeko.

veterinaria Olazabal
Esku Terapia

Eskuekin egiten den terapiaren arlotik datozten teknikek, masajeek eta luzaketek esate baterako, gaizki dagoen edozin muskulu lantzea ahalbidetzen dute, horrela beren funtzioa hobetuz eta berreskuratuz, erlazionatuta dauden beste egiturez gain.Ohikoa da edozen arazok sortzen duen miña dela eta kontraktura eta laburpen muskurarra gertatzea.
Hauek reagiten dituzten gaixotasunetatik osatzea zailagoa egiteaz gain, mugimendu okerrak egiteko ohiturak sortzen ditu, luzarora arazoak sortuz.Kasu batzuetan beharrezkoa da artikulazioen manipulazioa bezalako teknika zehatzagoak erabiltzea. Honek artikulazioaren posizioa azkar hobetzea ahalbidetzen du, eta beraz beronen funtzioa hobetzea.
Teknika Hajek oso erabiliak dira bizkar hezurreko arazo neurológico edo traumatikoetan, bizkarreko orroen posizioetan arazoak eta kompresio neurologikoak aurkitzen bait ditugu.

Fisioterapia Olazabal
Hidroterapia

Terapia hau urak sortzen duen grabitate ezaz baliatzen da animalia batek uretatik kanpo egitea eziñezkoak diren mugimenduak gauzatzeko.
Ezaugarri honek mugimenduaren automatismoa berreskuratzen laguntzen dio animaliari, gorputz atalaren funtzioa berreskuratuz eta hobetuz.
Terapia mota honek aurretik deskribatutakoen osagarri da, lesioa sendatu ondoren gorputz atalaren erabilera aniamliaren eguneroko bizitzan berrio ere sartuaraziz.
Dena den,gaxotasun batzuen lehenengo faseetan muskuluen atrofiaren prebentzio teknica gisa erabili dezakegu, ur hotza antiinflamatoriotzat eta beroa muskulu lasaigarritzat aprobetxatuz.
Lesio neurologikoak teknika honen aplikazioaren adibide garbiak dira, bere erabilera goiztiarrak gaixoaren sendaketa prozesua azkartzen du eta kalte neurologikoen konplikazioak ere sahiesten ditu.
Nahitaezkoa bada, uretan animaliaren flotagarritasuna hobetzen dugu beharrezko elementuekin.
Animaliak automatismo a eta indarra berreskuratzean, mugimendua lurrean jarrita egiteko prest egoten da. Horregatik giro kontrolatu batean laguntzen diogu, mugimenduak errexteko eta gaizki egindakoak edo konpentsazio ezegokiak zuzentzeko

Ondorioa

Albaitaritzako fisioterapiak animaliek pairatu ditzazketen lesio eta gaixotasunen errekuperazioa du helburu. Gaur egun kliniketan ematen diren tratamentuen osagarri izan nahi du, gizakien fisioterapian erabiltzen diren hobekuntza eta berritasun guztiak eskainiz.
Tratamentu ezberiñen elkarketa honek animaliak kirurgietatik azkarrago sendatzen laguntzen du, geldi egotearen konplikazioak sahiesten dituelako, ehunen birsorkuntza hobetzen duelako, berauen atxikidura eta uzkurtzea eragozten duelako eta zikatrizazio egoia bultzatzen duelako.
Aldi berean, kirurgia egin ezin litekeen kasuetan alternatiba bat da eta animaliaren bizi kalitatea hobetzen du.
Kirurgia ahal den gehiena atzeratzeko edo ekiditeko tresna ona da gainera, beti ere albaitariaren koordinazioarekin, tratamentu farmakologikoarekin konbinatuta edo konbinatu gabe. Animaliari miñik egiten ez dioten teknikak dira, miña asko arintzeagatik eta mugikortasuna hobetzeagatik oso ondo onartzen dituztenak. Era orotako animalientzat gomendatzen da, nahiz ehizarako, kiroletarako edo konpainiarako izan.

Veterinaria Olazabal